ZER DA ELKARGOA?
Finka Administratzaileen Elkargoa Zuzenbide Publikoko Korporazio bat da, berezko nortasun juridikoa duen Elkargo Profesional bat, eta jabeen erkidegoen eta hiri- eta landa-izaerako eta alokairuko higiezinen administratzaile gisa aritzen diren profesionalen taldea biltzen du.
Kasu batzuetan, zerbitzuak aldi berean eman ahal badira ere, finka administratzaileen elkargoak ez du higiezinen salmentarako lanbidea arautzen, jabeen erkidegoen administrazioa eta hiri- eta landa-izaerako eta alokairuko higiezinen administrazioa baizik.
Bereizketa hori egin beharra dago, Espainiako gizartean “FINKA” terminoak nahasmena eragin baitezake, eta, dirudienez, salerosketekin lotuago dago administrazioarekin baino.
Hala, bada, Finka Administratzaileen kolektiboak FUNTZIO SOZIAL nabarmen batean biltzen ditu Espainiako etxebizitza-parkeaz, gure herrialdeko higiezinen ondarearen kontserbazioaz eta mantentzeaz eta errentamenduen garapenaz arduratzen diren profesionalak.