ERREKLAMAZIOAK ETA KEXAK

NOLA AURKEZTU ERREKLAMAZIOAK ETA KEXAK
Zerbitzu honen bidez, finken administratzaile baten jarduketaren gainean kexa edo erreklamazioa aurkeztu nahi duen pertsona orok, diziplinako arau-haustetzat jotzen bada, horrela egin dezake:

Aurrez aurre (Elkargoaren egoitzan), posta arruntaren bidez edo faxez: kasu horietan, ezinbestekoa da behean agertzen den formularioko eremu guztiak betetzea eta identifikatzen duen dokumentu ofizialaren kopia (NANa edo antzekoa) eranstea.
Bide telematikoaren bidez, NAN elektronikoarekin edo ziurtagiri digitalarekin, web orri honetako “Erreklamazioak eta kexak online” ataleko formularioa betez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, menu honetako beste azpiatal batean eskura dauden elkargoaren estatutuetako diziplina-araubidea eta prozedura kontsulta ditzakezu.